Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2015eko azaroaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5059

AGINDUA, 2015eko urriaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzen duena.

Irailaren 11koak 174/2012 Dekretuak ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen ditu, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen ditu.

Azken xedapenetatik lehenak zehazten duenez, hezkuntza-gaietan eskumenak dituen sailburuak eguneratu ahal izango du dekretu honetako eranskina.

Europar Batasunak Digcomp proiektua (Europan gaitasun digitala garatzeko eta ulertzeko esparru-proiektua) hasi zuen 2010ean, Europako herritar guztien gaitasun digitalerako esparru-proposamen bat osatzeko. EBren estatu kideen ordezkariek onartu zuten Hezkuntza eta Prestakuntzako (E&T 2020, 2013ko maiatza) «IKTak eta Hezkuntza» lantalde tematikoan, eta 2013ko irailean azken txostena argitaratu zen: «Digcomp: A Framework for Developing and Understanding Digital Competence in Europe».

Gaitasun digitalak bost arlo hartzen ditu. Gainera, esparruak bost arlo horietako bakoitzerako hogeita bat eskumen zehazten ditu, ezagutzen, trebetasunen eta jokabideen arabera. Hori horrela izanik, eta gure zentroetako errealitate digitala dinamikoa denez, ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuna) eguneratu beharrean gaude; hartara, eredu horren definizio zehatzagoa eta garaikideagoa lortuko dugu.

Horren guztiaren arabera,

XEDATZEN DUT:

Ikastetxeetako teknologia-heldutasuneko ereduak (IKT heldutasuneko ereduak) onartzen dituen, eta ikastetxeetako heldutasun-mailak egiaztatzeko ziurtagiriak eta zigiluak ezartzen dituen irailaren 11ko 174/2012 Dekretuaren eranskina eguneratzea.

Agindu honen eranskinak aipatutako dekretuarena ordeztuko du.

AZKEN XEDAPENA.– Indarrean jartzea.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 6a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala