Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
5058

IRAGARKIA, eraikuntza-lanetako proiektuak egin eta zuzentzeko kontratuen lizitazioari buruzkoa.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa).

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Departamentu Teknikoa.

c) Espedientearen zenbakia: 063/2015/C02/B-89/B-90/B-95.

2.– Kontratuen xedea.

a) Xedearen deskribapena:

– 1. lotea: 32 babes ofizialeko etxebizitza (BOE) Portugalete:

a) Portugaleteko SUNC-1eko SZR-1 partzelan, 32 BOEren, erantsien eta atxikitako urbanizazioaren lanen egikaritze- eta zuzendaritza-proiektuaren idazketa eta ikuskaritza.

– 2. lotea: 78 BOE Bilbao:

a) Bilboko «Santiago, Santa Ana eta Krug» AOR 24ko 2. partzelan, 78 BOEren, erantsien eta atxikitako urbanizazioaren lanen egikaritze- eta zuzendaritza-proiektuaren idazketa eta ikuskaritza.

– 3. lotea: 36 eta 48 BOE Ortuella:

a) Ortuellako Peñotan, SR-2ko P-3 partzelan, 36 eta 48 BOEren, erantsien eta atxikitako urbanizazioaren lanen egikaritze- eta zuzendaritza-proiektuaren idazketa eta ikuskaritza.

b) Loteen araberako banaketa: bai.

c) Egikaritzeko tokia: Euskadiko Autonomia Erkidegoa.

d) Egikaritzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 32 hilabete.

A fasea: 12 aste.

B fasea: 20 hilabete.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Modua: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: eskaintzek ezin izango dituzte adierazitako guztizko zenbatekoak gainditu, ezta fasez faseko gehieneko zenbatekoak ere:

1. lotea:

Aurrekontu-oinarria: 145.000 euro, BEZik gabe.

Gehieneko zenbatekoa (1. fasea, BEZik gabe): 45.000 euro.

Gehieneko zenbatekoa (2. fasea, BEZik gabe): 100.000 euro.

2. lotea:

Aurrekontu-oinarria: 310.000 euro, BEZik gabe.

Gehieneko zenbatekoa (1. fasea, BEZik gabe): 95.000 euro.

Gehieneko zenbatekoa (2. fasea, BEZik gabe): 215.000 euro.

3. lotea:

Aurrekontu-oinarria: 330.000 euro, BEZik gabe.

Gehieneko zenbatekoa (1. fasea, BEZik gabe): 100.000 euro.

Gehieneko zenbatekoa (2. fasea, BEZik gabe): 230.000 euro.

Kontratuaren balio zenbatetsia:

1. lotea: 159.500 euro, BEZik gabe.

2. lotea: 341.000 euro, BEZik gabe.

3. lotea: 363.000 euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak.

Behin-behineko bermea: ez da aplikagarria.

Behin betiko bermea: kontratuaren guztizko % 5, BEZik gabe.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea.

a) Erakundea: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Telefonoa: 945 21 40 50.

e) Telefaxa: 945 06 84 40.

f) Dokumentazioa eta informazioa lortzeko azken eguna: 2015eko abenduaren 23a.

7.– Kontratisten berariazko baldintzak.

a) Sailkapena: ez da aplikagarria.

b) Beste baldintza batzuk: fidagarritasun teknikoari eta profesionalari buruzko gutxieneko baldintzak. Eskatutako kaudimen tekniko eta profesionala egiaztatzeko, baldintzen pleguan ezarritakoari jarraituko zaio.

1) 1. lotea:

– Gutxienez, 30 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

– Gutxienez, 15 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

2) 2. lotea:

– Gutxienez, 70 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

– Gutxienez, 35 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

3) 3. lotea:

– Gutxienez, 80 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

– Gutxienez, 40 etxebizitzaren lanak zuzendu edo proiektatu izana.

8.– Esleitzeko irizpideak.

1) Eskaintza ekonomikoa (65).

2) Hobekuntzak proiektuaren fasearen epeetan (15).

3) Lanen irismenari buruzko prestazio gehigarriak (20).

9.– Parte hartzeko eskaintzak edo eskaerak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko urtarrilaren 7a. Ordua: 13:00.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: «A», «B» eta «C» gutun-azalak, administrazio-klausulen pleguan aurreikusitako dokumentazioarekin.

c) Aurkezteko tokia: Gamarrako atea 1-A (2. solairua) edo www.euskadi.net, edo bertan jasotako berariazko edukian zuzenean sartuta, www.contratación.info webgunearen bidez.

Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Lizitatzaileak eskaintzari nahitaez eutsi beharko dion epea: 3 hilabete, eskaintzak ireki eta biharamunetik aurrera.

e) Aldagaien onarpena: ez da onartzen.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra EA (Visesa).

b) Helbidea: Gamarrako atea, 1-A (2. solairua).

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01013.

d) Data: 2016ko urtarrilaren 28a.

e) Ordua: 10:00.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidaltzeko eguna: 2015eko azaroaren 17a.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo orriak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orrialdea: www.visesa.eus edo http://www.visesa.com/listado_concursos.asp

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 16a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.


Azterketa dokumentala