Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
5053

EDIKTUA, baldintzapeko askatasuna errebokatzeko bideratutako espetxe-zaintzako 7340/2015 espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxe Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: nire kargura dagoen epaitegi honetan, 7340/2015 espedientea bideratu da Langraiz Okako espetxean preso izandako Benigno Torres Unzueta jaunari baldintzapeko askatasuna errebokatzeko. Presoa Bilbon jaio zen, 1972-04-29n (NANa: 30661962H), Benignoren eta Felicianaren semea da, eta azken helbidea hemen zian zuen: San Ignacio Auzumeta kalea, 3B blokea, 8-C, Durango, Bizkaia; eta egun non den ezin jakin. Beraz, espediente horretan, autoa eman zen 2015-10-15ean, eta honako hau dio xedapen-zatiak: «Honako kausa hauetan, Benigno Torres Unzueta presoari emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:

– Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 2. sekzioaren Zinpekoen Legea (6-01).

– Arabako Probintzia Auzitegiko 2. sekzioaren 5-06 erroilua. Indarrean gaur bertan sartuta, espetxera itzuli beharko du. Igor bekio jakinarazpena Arabako espetxeko zuzendariari.

Igor bekio ziurtagiria Basauriko espetxeko Gizarte Zerbitzuen arduradunari. Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten».

Benigno Torres Unzueta baldintzapean askatuari jakinarazpen gisa balio dakion, egun non den jakin ezinik, eta, agindutakoa beteko, ediktu hau egin dut, Bilbon (Bizkaia) 2015eko azaroaren 3an; halaber, aditzera ematen ebazpen honen aurka, erreforma-errekurtsoa aurkez dezakeela, ediktu hau jakinarazi eta hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala