Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5052

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 591/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 591/2015.

Demandatzailea: Michele Arcangelo Gallo.

Abokatua: Marta Alonso Serna.

Prokuradorea: José Ignacio Beltrán Arteche.

Demandatua: Rose Osazuwe.

Gaia: dibortzioa.

Judizio horren gainean, 572/2015 epaia eman zen, 2015-11-10ean. Hau dio epaitzak:

572/2015 epaia, 2015-11-10ekoa, epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 591/2015 prozeduran emana. Parte izan diren alderdiak: batetik, Michele Arcangelo Gallo, demandatzailea, Beltrán Arteche prokuradoreak lagunduta; bestetik, Rose Osazuwe, demandatua, auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe.

Rose Osazuwe demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala