Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5050

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 501/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: adostasunik gabeko 501/2014 dibortzioa.

Demandatzailea: Nerea Perez Garai.

Abokatua: Javier Fuentes Sodupe.

Prokuradorea: Miren Begoña Garayoa Meseguer.

Demandatua: Isidro Correia Landim.

Auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2015-11-05ean, eta honela dio xedapen-zatiak:

EPAITZA

Baietsi egiten dut osorik Garaoya Meseguer prokuradoreak Nerea Perez andrearen izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Isidro Correia Landim jaunaren aurkakoa, auzi-iheslaria bera; prozeduran fiskaltzak hartu du parte. Horrenbestez, honako erabaki hauek hartzen ditut:

A) Nerea Perezek eta Isidro Correia Landimek osatutako ezkontza desegitea dibortzioa dela-eta, halako erabaki bati dagozkin ondorio guztiekin.

B) XXXXX eta XXXXX adingabeen gaineko guraso-ahala egikaritzea ama Nerea Perez Garairi baino ez dagokio; beraz, berak baino ez du erabakiko guraso-ahalari loturiko alderdi guztietan; adibidez: adingabeen bizilekuari edo eskola-eremuari dagokiena, edo osasun-arloari eta ospakizun erlijiosoei dagokiena; ikastetxea aukeratu edo aldatzeko erabakiak, edo hezkuntza-eredua aldatzekoa, interbentzio kirurgikoen eta tratamendu medikoen gaineko erabakiak, ospakizun erlijiosoetan parte hartzeko edo nola hartu parte erabakitzea, adingabeengan eragina duten alderdien gaineko informazioa jasotzea (informazio akademikoa, ebaluazio-txostenak) eta ikastetxeko tutoreekiko edo orientazio-zerbitzuekin ohiko bilerak izatea, eta beste edozein erabaki bai adingabeak lurralde nazionaletik ateratzeko bai pasaportea egiteko, amak hala nahi badu baino ezin baita egin.

C) XXXXX eta XXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza ama Nerea Perez Garairi esleitzen zaizkio.

D) Ez da aitaren aldeko bisita-araubiderik ezartzen.

E) Familiaren etxebizitza eta ostilamendua adingabeei eta guraso jagole Nerea Perez Garairi esleitzen zaizkio.

F) Correia Landim jaunak 200 euro jarriko du hilean, seme-alaba adingabeen mantenu-gastuetarako (ehun euro bakoitzeko), eta diru hori hilaren lehenengo bost egunetan sartuko du Perez Garai andreak adierazitako kontuan. Diru-zenbateko hori urtero eguneratuko da KPIak izandako aldaketen arabera, 2016ko abenduaren 1etik aurrera. Aparteko gastuak –medikoak, kirurgikoak, behar diren bidaiak, eskolaz kanpoko jarduera adostuak eta, oro har, etxebizitzaren, mantenuaren, jantzien eta hezkuntzaren beharrizanak gainditzen dituztenak aitak eta amak ordainduko dituzte, erdibana, eta, horretarako, aurretik, jagoletza duen gurasoak aurrekontua edo faktura aurkeztu beharko dio beste gurasoari.

G) Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie alderdiei eta Fiskaltzari.

Epai hau irmo egin ostean, bidal bedi testigantza Erregistro Zibilera, ezkontideei dagokien idazpenean orri-bazterreko oharra egin dezaten.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegiari aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (Kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile magistratuak berak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradua naizenez, honen guztiaren fede ematen dut Getxon, Bizkaian, bi mila eta hamabosteko azaroaren bostean.

Isidro Correia Landim demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko azaroaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala