Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
5048

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 85/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 85/2015 auzia.

Alderdi demandatzailea: Maria Belen Zancada Del Amo.

Alderdi demandatua: Gorka Nadal Heras.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:

606/2015 EPAIA JAKINARAZTEKO EDIKTUA

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 85/2015-K auzia.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko azaroaren bia.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, hau:

Jakinarazten dut: epaitegi honetan, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 85/2015-K prozedura bideratu da, zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.

Demandatuari legez ezarritako eran jakinarazpena egiteko balio dezan, ez baitakigu non dagoen, ediktu hau eman eta sinatzen dut, ale bitan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin; eta, halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2015eko azaroaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala