Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5047

EBAZPENA, 2015eko irailaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, herritarren osasuna eta ongizatea hobetze aldera, jarduera fisikoa sustatzeko programak eta esku-hartzeak gauza ditzaten EAEko toki-erakundeei diru-laguntzak emateko dena.

2015eko ekitaldian toki-esparruan jarduera fisikoa susta dezaten, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei diru-laguntzak ematea arautzen duen 2015eko ekainaren 16ko Aginduaren –Osasuneko Sailburuaren– arabera, osasuneko sailburuordeak emango ditu diru-laguntza horiek, ebazpen bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta. Balorazio Batzordea agindu horren 13. artikuluaren arabera eratuko da.

2015eko irailaren 22an egin zuen bilera batzorde horrek, eta aurkeztutako proposamena oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait toki-erakunderen proiektuei I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait toki-erakunderen proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita; betiere, 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 23a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala