Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
5043

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 9koa, Industriako sailburuordearena. Honen bidez jakinarazten da Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduan ezarritako laguntzak 2015eko ekitaldian jasoko dituzten erakunde onuradunen zerrenda; aipatutako agindu horren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela-eta, Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduaren babesean emandako laguntzen onuradunei banan-banan egin beharreko jakinarazpena egin zaienez, ebazpen honen bidez onuradunen zerrenda argitaratuko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Aipatutako aginduaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Xedea.

Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2000ko azaroaren 28ko Aginduan ezarritako laguntzei dagokienez, 2015eko ekitaldian onuradun izan diren erakundeen zerrenda argitaratzea. Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Kluster nagusietan sartuta dauden enpresen elkarteei diru-laguntzak emateko modua arautzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala