Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5042

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 17koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei ordezkapenetarako diru-laguntzak ematen dizkiena.

Diru-laguntza hauek euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikulua eta ondorengoak betez. Agindu horren bidez, batetik, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua arautzen da eta, bestetik, euskara-ikastaroetara doazen udal-administrazioetako langileak ordezkatzeko diru-laguntzen arauak ezartzen dira.

Ikusirik udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa eta dokumentazio hori Aginduan ezarritakoarekin konparatu ondoren, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei bakoitzarentzat izendatzen den diru-kopurua ematea, egindako kontratazioen diru-laguntza gisa. Emandako diru-laguntza 2015eko uztaila-abendua epeari dagokio, gehienez ere. Hala ere, diru-kopuru hori alda daiteke, besteak beste ordu-kreditu eta asistentziari buruzko datuak jaso eta kontuan hartu ondoren.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluak arautzen duen moduan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatu bezala.

Hala ere, aldez aurretik, Erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza erreboka dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da, Ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, Administrazioarekiko Auzietako errekurtsoa jartzeko epea berariazko erabakiaren jakinarazpena jaso edo isilbidez ukatutzat jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 17a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala