Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2015eko azaroaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5041

EBAZPENA, 2015eko urriaren 22koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa: 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa.

Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusitako erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordearen erabaki bat, honako lege honen arlokoa: 28/2015 Legea, uztailaren 30ekoa, Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzkoa (ikus eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 22a.

Araubide Juridikoaren sailburuordea,

SABINO TORRE DÍEZ.

ERANSKINA
ERABAKIA, ESTATUKO ADMINISTRAZIOAK ETA EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIOAK OSATUTAKO BITARIKO LANKIDETZA-BATZORDEARENA, HONAKO LEGE HONEN ARLOKOA: 28/2015 LEGEA, UZTAILAREN 30EKOA, ELIKAGAIEN KALITATEA DEFENDATZEARI BURUZKOA

Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako bitariko lankidetza-batzordeak honako erabaki hau hartu du:

1.– Negoziazioak hastea, honako hauei dagokienez sortu diren desadostasunak ebazteko: Elikagaien Kalitatea Defendatzeari buruzko uztailaren 30eko 28/2015 Legearen 12., 13., 14., 15., 17., 19., 20., 21., 22., 23., 24. eta 26. artikuluak eta lehen xedapen gehigarria eta xedapen iragankor bakarra.

2.– Lantalde bat izendatzea, bitariko lankidetza-batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.

3.– Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Madril, 2015eko urriaren 21a.

Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,

CRISTOBAL MONTORO ROMERO

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO


Azterketa dokumentala