Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
5031

IRAGARKIA, Donostiako Antso Jakituna hiribideko 35.ean eta Nafarroa hiribideko 4.ean kokaturiko eraikinen zaintza- eta segurtasun-zerbitzuak ematea xede duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (espedientea: 1/2016-S).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: 1/2016-S.

d) Kontratugilearen profileko Interneteko helbidea: www.contratacion.info

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Donostiako Antso Jakituna hiribideko 35.ean eta Nafarroa hiribideko 4.ean kokaturiko eraikinen zaintza- eta segurtasun-zerbitzuak.

c) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 79714000-2.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 77.032,12 euro.

5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 38.516,06 euro (BEZik gabe). BEZaren zenbatekoa: 8.088,37 euro. Zenbatekoa guztira, BEZa barne: 46.604,43 euro.

6.– Formalizazioa.

a) Esleipen-eguna: 2015eko urriaren 22a.

b) Formalizazio-eguna: 2015eko urriaren 27a.

c) Kontratista: Castellana de Seguridad, S.A.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 38.516,06 euro BEZik gabe eta 46.604,43 euro BEZa barne.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL VALLEJO AURRE.


Azterketa dokumentala