Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5029

IRAGARKIA, Zerbitzu zuzendariarena, bulegorako hainbat material erostea helburutzat duen kontratuaren lizitazioaren deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/007.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: bulegorako hainbat material erostea.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia:

1. lotea: gutun-azal eta poltsa inprimatu gabeen hornidura.

2. lotea: koloretako papera eta paper digitalaren hornidura.

3. lotea: behin-betiko artxibatzeko eta paketatzeko kaxen hornidura.

4. lotea: artxibatzeko, koadernatzeko eta plastifikatzeko materialaren hornidura.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 81.668,12 euro, BEZik gabe (98.818,43 euro BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua) M eraikina, 3. solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan eskatutakoak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko abenduaren 10eko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 2 hilabete proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

1. lotea:

Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 65 puntu.

2.eta 3. loteak:

Eskaintza ekonomikoa.

Ponderazioa: 95 puntu.

4. lotea:

Eskaintza Ekonomikoa.

Ponderazioa: 85 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

1. lotea:

Ponderazioa: 35 puntu.

1.– azpi-irizpidea: eskainitako produktuaren kalitatea.

Ponderazioa: 30 puntu.

2.– azpi-irizpidea: ontziratze eta bilgarriak.

Ponderazioa: 5 puntu.

● Paperezko / kartoizko material bakarreko bilgarria.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

● Gutxienez % 80 bilgarri birziklatua.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

2.eta 3. loteak:

Ontziratze eta bilgarriak.

Ponderazioa: 5 puntu.

● Paperezko / kartoizko material bakarreko bilgarria.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

● Gutxienez % 80 bilgarri birziklatua.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

4. lotea:

1. azpi-irizpidea: laginak.

Ponderazioa: 10 puntu.

2. azpi-irizpidea: ontziratze eta bilgarriak.

Ponderazioa: 5 puntu.

● Paperezko / kartoizko material bakarreko bilgarria.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

● Gutxienez % 80 bilgarri birziklatua.

Bai: 2,5 puntu.

Ez: 0 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko abenduaren 16ko 11:00etan.

b) Ponderazio automatikoa duten irizpideekin loturiko irekitzea: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2015eko abenduaren 23ko 11:00etan.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala