Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5027

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 311/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Judizioa: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak. 311/2015.

Alderdi demandatzailea: Mercedes Natividad Armijo Olivo.

Alderdi demandatua: Manuel Eleuterio Tigrero Santillán.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, ebazpen hau eman da:

572/2015 epaia, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 311/2015 prozeduran emana. Prozedura hori Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da Mercedes Natividad Armijo Olivo demandatzailearen eta Manuel Eleuterio Trigrero Santillán demandatuaren artean.

Manuel Eleuterio Trigrero Santillán demandatuaren egungo helbidea edo bizitokia ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, 20 egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 2a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala