Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5026

EDIKTUA, neurriak aldatzeko bideratutako 641/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia – Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: behin betiko neurriak aldatzea. 641/2015.

Demandatzailea: Paula Szekely.

Abokatua: Fernando Armentia Pinedo.

Prokuradorea: Covadonga Palacios Garcia.

Demandatua: Teodor Bindea.

Gaia: neurriak aldatzea.

Judizio horren gainean, 564/2015 epaia eman zen 2015-11-05ean. Hau dio epaitzak:

564/2015 epaia, 2015-11-05eko, 641/2015 epaian hartutako neurriak aldatzeko prozeduran emana. Prozedura hori epaitegi honetan bideratu da honako hauen artean: batetik, demandatzaile gisa, Paula Szekely, Palacios García andrea prokuradore duela, eta, bestetik, demandatu gisa, Teodor Bindea, auzi-ihesean eta ordezkaritza prozesalik gabe.

Teodor Bindea demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake azi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala