Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
5025

EDIKTUA, 428/2014 falta judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Penelope Mba Carcedo andreak, Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

428/2014 falta-judizioan epaia eman duela, 2015-02-13an, epaitegi honetako epaile Eva Ceballos Perez-Canales-ek.

Ignacio del Hierro Puerta jauna (NAN: 16059350Z) aurkitzerik izan ez denez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazioko errekurtsoa jarri ahal izango duela Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, organo honen bulegora jo beharko du.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut, Getxon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita seian.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala