Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

ARABAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
5023

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 554/2015 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Arabako Probintzia Auzitegia. Lehenengo sekzioa.

Errekurtsoa: 554/2015 familia.apelazio-errek.

Errekurtsogilea: Fatimetou Larossi Ouarga andrea.

Abokatua: Jose Julian Perez Echeverria.

Prokuradorea: María Blanca Bajo Palacio andrea.

Alderdi errekurritua: Abderrahman Enhamed Boukhreis.

Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

Aipatutako judizioan, 96/2015 autoa eman da 2015-10-26an, eta hau diote xedapenek:

Ezesten dugu Fatimetou Larossi Ouarga andreak aurkeztutako apelazio-errekurtsoa, dibortzioari buruzko 714/2013 prozeduran emandako 338/2015 autoaren aurkakoa. Prozedura hori Gasteizko Lehen Auzialdiko zortzi zenbakiko Epaitegian bideratu da. Horrenbestez, berresten dugu prozeduraren largestea eta artxibatzea, eta ez dugu kostuen inguruko erabakirik hartzen.

Bidera bedi errekurritzeko egindako gordailu osoa legez dagokion lekura.

Ebazpen hau irmoa da, eta, haren aurka, ez dago inolako errekurtsorik aurkezterik.

Abderrahman Enhamed Boukhreis demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala