Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5022

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 11koa, Osasuneko sailburuordearena; ebazpen honen bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak ematen zaizkie.

Osasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 16ko Aginduak dioenez, laguntza horiek Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez emango dira, agindu horretako 12. artikuluari jarraituz eratutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (aipatutako agindu horren bidez, EAEn gaixoen eta haien familien kolektiboen bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egiten dituzten eta irabazi-asmorik ez duten ekimen sozialeko entitateei laguntzak iragartzen dira).

Balorazio Batzorde horrek, 2015eko urriaren 13an egindako bileran, proposamen bat egin zuen, eta hori oinarritzat harturik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Zenbait elkarteren proiektuei, I. eranskinean aipatzen diren diru-laguntzak ematea.

Bigarrena.– II. eranskinean aipatzen diren zenbait elkarteren proiektuei diru-laguntzarik ez ematea, arrazoia adierazita.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunetik hasita, betiere 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean emandako idazketan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 11.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala