Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5021

EBAZPENA, 2015eko urriaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta diru-laguntzak emateko dena.

Osasuneko sailburuak 2015eko ekainaren 16an emandako Aginduaren bidez (2015eko ekainaren 30eko EHAA), osasun arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak emateko deia egin zen.

Agindu horren 13. artikuluan ezartzen denez, bekak eta laguntzak eskuratzeko eskabideak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, EHAAn argitaratutako ebazpen baten bitartez, betiere, Osasuneko sailburuak horretarako berariaz izendatutako Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta.

Baliteke deialdi-aginduan jasotako bekak eta/edo laguntzak ez egotea sartuta Pertsona Fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko foru-arauetako 9.9 artikuluan aurreikusitako salbuespenetan (Araba, 33/2013 Foru Araua; Bizkaia, 13/2013 Foru Araua; Gipuzkoa, 3/2014 Foru Araua).

Agindu horren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera, jakinarazten da deialdi hau finantzatzeko diru-zuzkidurari 3.795 euro gehitu zaizkiola.

Hori guztia kontuan izanik, deialdira bildutako eskabideak aztertuta, Balorazio Batzordeak proposatutakoa hartu da aintzakotzat, eta, horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasun-arloko profesionalak prestatzeko bekak eta laguntzak I. eranskinean agertzen diren pertsonei ematea eta bertan zehaztutako kopuruengatik.

Bigarrena.– II. eranskinean agertzen diren pertsonei ukatzea aurkeztutako eskabideak, ez onartzearen arrazoiak zehaztuz.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita, betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala