Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
5020

EBAZPENA, 2015eko urriaren 26koa, Osasuneko sailburuordearena, osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteei, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoei eta osasun arloko profesionalen elkargo ofizialei -euren jardunerako eta langileen etengabeko prestakuntzaren antolamendurako- eman beharreko laguntzen deialdia ebazten duena.

Osasuneko sailburuaren 2015eko ekainaren 16ko Aginduaren bidez (2015eko ekainaren 30eko EHAA), laguntza-deialdi bat egin zen, honako hauei zuzendua: osasun arloan diharduten irabazi-asmorik gabeko elkarteak, osasun-espezialitateetako irabazi-asmorik gabeko erakunde zientifikoak eta osasun-arloko profesionalen elkargo ofizialak, euren jardunerako eta langileen etengabeko prestakuntzaren antolamendurako.

Agindu horren 11 artikuluan ezartzen denez, deialdiko modalitate guztiak Osasuneko sailburuordeak ebatziko ditu, Balorazio Batzordeak proposatutakoa aintzat hartuta (agindu horren 10.1 artikuluan zehaztu zen batzorde horren osaera).

Aurkeztu diren eskabideak ebaluatu eta Balorazio Batzordeak proposamena egin ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Laguntzak I. eranskinean aipatzen diren entitateei ematea, adierazitako modalitateetarako eta zehaztutako zenbatekoekin.

Bigarrena.- II. eranskinean agertzen diren entitateei ukatzea aurkeztutako eskabideak, ez onartzearen arrazoiak zehaztuz.

Hirugarrena.- Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beraz, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen denetik hasita; betiere, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak moldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera; horretaz gain, ongi iritzitako beste edozein legezko egintza ere balia dezakete.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 26a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala