Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2015eko azaroaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
5017

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 12koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeei eta gizarte-mugimenduei laguntzak emateko deialdia.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2015eko apirilaren 1eko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten erakundeentzako eta gizarte-mugimenduentzako laguntzetarako deialdia egin zen 2015. urterako.

Ebazpen horren 10. artikuluan izendatutako epaimahai kalifikatzaileak diru-laguntzak emateko egindako proposamena aztertuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ez onartzea I. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Bigarrena.– Bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloan proiektuak garatzeko laguntzak ematea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan zehazten diren zenbatekoen arabera.

Hirugarrena.– Diru-laguntzak ukatzea III. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 12a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala