Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

FUNDACIÓN HAZI FUNDAZIOA
4903

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzan ondoko kontratazioa emateari buruzkoa: Fundación Hazi Fundazioaren erakinetan, 2016. urtetik 2019. urtera bitartean telekomunikazio-zerbitzuen (1., 2., 3., 4. eta 5. loteak) kontratazioa.

Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak proposaturik, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, 1998ko uztailaren 28an egindako bileran, erabaki hau hartu zuen: Telekomunikazioen Administrazio Sare Korporatiboa definitzeari buruzkoa.

Erabaki horretako azalpenen atalean, Administrazio Sare Korporatiboari dagokionez, honako hau jasotzen da:

Horregatik, honela definitu da Administrazio Sare Korporatiboa: administrazio honek behar dituen telekomunikazio-zerbitzuen kudeaketa zentralizatuaren zentzuzko eremua finkatzen duen sarea. Administrazio Sare Korporatiboa, telekomunikazioetako organo, higiezin eta zerbitzuei dagokienez, definizio dinamiko gisa ulertu behar da; oinarrizko parametroak errespetatuz, aldaketa organiko eta fisikoekin batera izango du bilakaera, etenik gabe.

I.– Erabakiak berak aurreikusten duenez, Administrazio Sare Korporatiboa irizpide hauei jarraituz osatuko da unean-unean:

– Kudeaketa zentralizatuko eraikinetan edo beste eraikin batzuetan dauden sailek eta erakunde autonomoek osatuko dute sarea.

– Sare horretatik kanpo utziko dira zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta sozietate publikoak, bai eta sare polizial, judizial, sanitario eta hezkuntzakoak ere.

– Hala eta guztiz ere, aipaturiko sare sektorial horiekin lotura duten administrazio-zerbitzu batzuk ere sare horretan sartuko dira, baldin eta informazio dokumentalaren, ekonomikoaren edo giza baliabideetakoaren sistema komun edo orokorrek eragiten badiete sistema horien datuen trafikoari dagokionez.

– Halaber, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak kasuan-kasuan erabakiko du zein izango den sare horren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko edo beste administrazio publiko batzuetako beste sare batzuen arteko interkonexioa (poliziarena alde batera utzita).

– Baldin eta 2. paragrafoan aipatzen den sare-kudeaketaren organo titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Kontratazio Araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluaren bidea erabiltzen badute, organo horien telekomunikazio-sareak Ogasun eta Herri Administrazio Sailarekin hitzartzen dituzten akordioen arabera kudeatuko dira, sail horrek sinatutako kontratuen esparruan.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginari buruzko irailaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako eta beherago zehaztutako gaietaraino hedatuko da eskuordetza –gai horiek horiek kontratuari aplika dakizkioke–:

– Kontratuaren prestakuntza (II. Liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitze, lagatze eta azpikontrataziorako IV. Liburuko, I. Tituluko, I. Kapituluan oro har aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako IV. Liburuko, II. Tituluko IV. Kapituluan berariaz aurreikusten direnak.

– Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).

II.– Eskumena ematen duen organoaren baitan jarraituko dute kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenek, eta, bereziki, egindako zerbitzuen betetzeari onespena emateko eta euren ordainketa agintzeko eskumenek.

III.– Izenpetu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean eskuordetzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 18a.

Fundación Hazi Fundazioko zuzendari-gerentea.

ASIER ARRESE ZABALA.


Azterketa dokumentala