Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4900

IRAGARKIA. Honen bidez, 48A001-24-2015 zehapen-prozeduraren instrukzio-egileak 2015eko azaroaren 2an egindako ebazpen-proposamena jakinarazten da. Haren titularra Alpe Multiasistencia, S.L. da eta Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.6, 50.4.e) eta 50.5.b) artikuluetan tipifikatutako zenbait arau-hauste egozten zaizkio.

Izapidetutako espedienteari dagozkion egintzak jakinarazten ahalegindu arren, ez da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

(Ikus .PDF)

Interesdunak jakinaren gainean egoteko ematen da hau argitara. Interesdunek jakinarazpentzat hartu behar dute, eta ohartarazpen hau egiten zaie:

Interesdunak, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira, Bizkaian (Recalde zumarkalea, 39 A, Bilbao), ebazpen-proposamenaren eduki osoa ezagutzeko eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.


Azterketa dokumentala