Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4897

IRAGARKIA, helikopteroetarako Turbomeca motorrak eta horien piezak eskuratzea helburu duen administrazio-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: S-050/2015).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: S-050/2015.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: hornidurak.

b) Deskribapena: helikopteroetarako Turbomeca motorrak eta horien piezak eskuratzea.

c) Loteak: ez dago.

d) Lizitaziorako iragarkia zein egunetan eta zein aldizkari ofizialetan argitaratu zen: ez dago.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: publizitaterik gabe hitzartutakoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: zenbateko garbia: 200.000 euro. BEZik gabe.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-eguna: 2015eko urriaren 7a.

b) Gauzatze-eguna: 2015eko urriaren 23a.

c) Kontratista: Turbomeca.

d) Nazionalitatea: frantziarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2015eko azaroaren 10a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala