Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4894

EDIKTUA, 778/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, 778/2015 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Karen Lorena Cervera Lopez-ek eskatuta, Sandra Janneth Lopez Monsalve-ren eta Jorge Cervera Villalobos-en aurka. Prozedura horren gainean, epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza, kopiatuta:

Nik, Francisco Javier Pablo Pablo jaunak, Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko Epaitegiko magistratuak, ikusi ditut hitzezko judizioko 778/2015 autoak, elikagaiak erreklamatzeari buruzkoak. Auto horiek Karen Lorena Cervera López andreak eskatuta bideratu dira –Palacios prokuradoreak ordezkatuta eta Moraza letraduak lagunduta, eta doako laguntza juridikoaren onura duela–, Sandra Janneth López Monsalve eta Jorge Cervera Villalobos jaun-andreen aurka, auzi-iheslariak berak.

EPAITZA

Baiesten dut Karen Lorena Cervera López andreak –Palacios prokuradoreak ordezkatuta eta Moraza letraduak lagunduta, eta doako laguntza juridikoaren onura duela– aurkeztutako demanda, Sandra Janneth López Monsalve andrearen eta Jorge Cervera Villalobos jaunaren aurkakoa, biak auzi-ihesean. Horrenbestez,

Sandra Janneth López Monsalve andrea kondenatzen dut, elikagai-kontzeptuari dagokionez, bere alaba Karen Lorena Cervera López andrea etxean hartu eta mantentzera, harik eta ordaintzeko betebeharra legez xedatutakoari jarraituz amaitzen den arte, eta

Jorge Cervera Villalobos jauna kondenatzen dut, elikagai-kontzeptuari dagokionez, Karen Lorena Cervera López andreari hilean 100 euro ordaintzera, 2015eko uztailaren 15etik aurrera (hilabete hori hainbanatuta). Hortik aurrera, hilaren lehen bost egunetan ordaindu beharko du, demandatzaileak adierazten duen kontuan, eta zenbatekoa urtero eguneratuko da, urte hasieran, INEk edo horren ordezko erakundeak argitaratzen duen KPIren igoeren arabera, harik eta ordaintzeko betebeharra legez xedatutakoari jarraituz amaitzen den arte.

Kostuei dagokienez, ez da berariazko erabakirik hartzen. Jakinaraz bekie alderdiei.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Arabako Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua).

Eta Jorge Cervera Villalobos demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Vitoria-Gasteizen, bi mila eta hamabosteko urriaren hogeita batean.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala