Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GALIZIAKO AUZITEGI NAGUSIA
4893

EDIKTUA, 3125/2014 erregutze-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Nik, M. Socorro Bazarra Varelak, Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Bigarren Salako Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik, honako hau jakinarazten dut:

Sala honetan, 3125/2014 erregutze-errekurtsoaren prozedura bideratu da, erretiroari buruz, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskatuta, honako hauen aurka: Itsasoko Gizarte Institutua, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra, Manuel Gomez Vilas, Antonio Figueira Davila (jaraunspen-erkidegoa), Joaquin Martinez Gonzalez, Naviera Marítima de Arosa, S.A., Grupo Perez, Naviera Charcategui Arrinda. Prozedura horretan, ebazpen hau eman da:

EPAITZA

Baiesten dugu Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ordezkaritza prozesalak aurkeztutako erregutze-errekurtsoa, Pontevedrako Lan Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak 207/2012 autoetan 2014-03-18an emandako epaiaren aurkakoa, eta, hortaz, errebokatzen dugu errekurritutako epaia. Ezesten dugu demanda nagusia, eta, beraz, demandatua absolbitzen dugu hartan bildutako uzi guztietatik.

Eraman bedi jatorrizko epaia, dagokion hurrenkeran, Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako Epaien Liburura.

Aurkaratzeko modua: Jakinarazten zaie alderdiei epaia honen aurka kasazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, doktrina bateratzeko; errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da sala honen aurrean, hamar egun balioduneko epean, epai hau jakinarazten den egunetik hasita. Epea luzaezina da. Errekurtsogilea ez bada gizarte-segurantzaren erregimen publikoko langile edo onuradun, honako hauek egin beharko ditu:

– 600 euroko gordailua egin beharko du, sala honek Banco de Santander (Banesto) bankuan zabalik duen 16 digituko kontu honetan: 1552 0000 37, jarraian errekurtso-zenbakiari dagozkion lau digituak eta, azkenik, errekurtsoaren urteari dagozkion bi digituak.

– Halaber, kondenan diru-zenbateko bat ordaintzea ezartzen bada, zainpean jarri beharko du kontu horretan bertan, 80 kodea jarrita 35 kodearen ordez, edo, bestela, banku-abal solidarioa behar bezala aurkeztuta.

– Diru-sarrera banku-transferentzia bidez egiten bada beste banku-erakunde batean irekitako kontu batetik, hogei digituko kontu honetan egin beharko da: 0049 3569 92 0005001274; «Transferentziaren kontzeptua edo oharrak» atalean, prozedurari dagozkion 16 digituak jaso beharko dira (1552 0000 80 o 35 **** ++).

Eta epai honen bitartez, erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eta horrela jasota gera dadin, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin Naviera Chacartegui Arrinda-ri jakinarazpena egiteko, eman eta sinatzen dut ediktu hau. Gainera, ohartarazpen hau egiten dut: hurrengo jakinarazpenak epaitegietan egingo dira, salbu eta auto- edo epai-forma dutenak edo epatzeei buruzkoak direnak.

Hartzaileari adierazten zaio ebazpen edo zedularen kopia bulego judizialaren iragarki-oholean jarriz egingo direla hurrengo jakinarazpenak; nolanahi ere, salbuespen izango dira auto edo epai forma izan behar duten ebazpenen jakinarazpenak, bai eta epatzeei buruzkoak ere.

A Coruña, 2015eko urriaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala