Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
4892

EBAZPENA, 2015eko urriaren 4koa, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariarena, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuen eta hegazti-faunaren babes-eremuen -non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- jendaurreko informazioa emateko dena.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2015eko urriaren 6ko Aginduaren bidez, agindu-proiektuaren aurreko onespena erabaki da. Agindu horren bidez, arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak mugatzen dira eta hegazti-faunaren babes-eremuak -non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- argitaratzen dira.

Xedapen orokorrak egiteko prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluaren eta Legegintzako Dekretuz onetsitako Natura Kontserbatzeko Legearen Testu Bateginaren 22.2 artikuluaren arabera, bidezkoa da ingurumena babestea helburu duten administrazio eta irabazi asmorik gabeko erakundeei entzunaldia eskaintzea, baita arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuen eta hegazti-faunaren babes-eremuen -non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edo talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- jendaurreko informazioa ematea ere, dagokien kartografia eta guzti.

Hori dela eta, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuko 6.e) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.- Jendaurrean jartzea arriskupean dauden hegazti-espezieen ugalketa, elikadura, sakabanatze eta kontzentrazioko lehentasunezko eremuak eta hegazti-faunaren babes-eremuak - non goi-tentsioko aireko linea elektrikoetan ez elektrokutatzeko edota talka ez egiteko neurriak aplikatuko baitira- hilabetez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Epe horretan, pertsona interesdunek egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Bigarrena.- Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, epe horretan dokumentazioa ikusgai izango da, bai Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren web orrian (www.euskadi.net/natura2000), bai EAEko Administrazio Orokorraren Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzan, jendeari arreta emateko ordutegian, helbide honetan:

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritza

Ingurumen eta Lurralde Plangintza Saila

Eusko Jaurlaritza

Donostia kalea 1

01010 Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 4a.

Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendaria,

ALEXANDER BOTO BASTEGUIETA.


Azterketa dokumentala