Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4891

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 6koa, Segurtasuneko sailburuordearena, Trafikoko zuzendaria ordezkatzen duena; horren bidez hainbat herriren zerrenda argitara ematen da, non Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu duen herri barruko bideetan zirkulazioko arau-hausteak zehatzeko eskumena.

Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onartzen duen martxoaren 2ko 339/1990 Legegintza Errege Dekretuaren 71.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, herri barruko bideetan egindako zirkulazio arau-hausteak zehatzea udal bakoitzeko alkateari dagokio.

Hala ere, agindu horren bosgarren paragrafoan aurreikusten denez, trafikoaren eta ibilgailu motordunen zirkulazioaren arloko eginkizunak eta funtzioak transferituta dituzten Autonomia Erkidegoek alkateen eskumen hori hartuko dute bere gain, baldin eta alkateek ezin badute eskumena erabili, egiaztatutako arrazoiengatik edota udal zerbitzuak urriak izateagatik.

Ebazpen honen helburua da Trafiko Zuzendaritzak eskumen hori bere gain hartu duen udalerrien zerrenda argitaratzea.

Hortaz, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal udalerri batzuen zerrenda argitaratzea, udalerri horien barruko bideetan zirkulazioko arau-hauste guzti edo batzuengatik hasitako zehapen-espedienteak izapidetzeko eta ebazteko eskumena Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak bere gain hartu baitu. Udalerrien zerrenda eranskinean dago.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

(194/2013 Dekretuaren Lehen Xedapen Gehigarria 1.b).

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala