Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
4890

AGINDUA, 2015eko azaroaren 6koa, Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzeko dena.

Herrizaingo sailburuaren 1997ko abenduaren 31ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda onartzekoa, hainbat alditan aldatu da, besteak beste, gertatu diren egitura aldaketetara egokitzeko lanpostuen zerrenda.

Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 12ko Aginduak, Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duenak (2015eko martxoaren 20ko EHAA, 54. zk.), Ertzaintzaren egitura sendotzea ekarri zuen, Ortzimuga 2016 deritzon plan estrategikoaren gidalerroen arabera; baita egiazko oinarria ere 2015eko martxoaren 27ko lanpostuak hornitzeko prozesuaren deialdiak finkatzeko eta Ertzaintzaren ia lanpostu guztiak behin betiko atxikipenean hartzea ahalbidetzeko.

Hauek dira Agindu honek jasotzen dituen lanpostuen zerrendako aldaketa nagusiak:

Lehenengoa, hutsik dauden lanpostuen zenbait zuzkidura ezabatzen dira, hainbat unitatetako kideak lurraldeetan berregokitzeko edo, desagerrarazi beharreko lanpostuak egoteagatik, Ertzaintzaren lanpostu-zerrendan aurreikusitakoaren ondorioz.

Bigarrena, oinarrizko eskalako kideen gutxieneko polizia-kopuru batez hornitzen da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Mikeleteen Atala, Euskal Herriko Poliziaren uztailaren 17ko 4/1992 Legeak Atal horri esleitu dizkion eginkizunak garatu ahal izateko.

Azkenik, aipatu behar da Agindu honek aldatzen dituela Ertzaintzaren lanpostu-zerrenda aldatzen duen 2015eko martxoaren 12ko Aginduaren bidez berrezarri ziren derrigortasun-datak. Halaber, zuzkidura berriak gorde dira, hain zuzen, bigarren jarduerako administrazio egoeran dauden langileek bete behar dituzten lanpostuenak.

Horiek horrela, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Ertzaintzaren Kontseiluak txostena eman dutelarik, eta Euskal Herriko Poliziaren 4/1992 Legearen 103. artikuluan aurreikusitako mahaian negoziatu eta gero, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– I. eranskinean zerrendatutako zuzkidurak ezabatzen dira.

2. artikulua.– II. eranskinean zerrendatutako lanpostuak edo, hala bada, zuzkidurak sortzen dira.

3. artikulua.– III. eranskinean aipatzen diren lanpostuen zerrendako aldaketak onartzen dira.

4. artikulua.– Hizkuntza-eskakizunak aztertzen dira, eta 1. hizkuntza-eskakizunaren derrigortasun-data kentzen eta ezartzen zaie IV. eranskinean zerrendatutako lanpostuei / zuzkidurei.

5. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

6. artikulua.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan adierazitakoari jarraikiz, 4/1999 Legeak emandako idazkeraren arabera. Hori eginez gero, ezin izango da aurkeztu administrazioarekiko auzi-errekurtsorik, harik eta berraztertzeko errekurtsoaren berariazko ebazpena eman arte edo ustezko ezespena gertatu arte, eskaera izapidetzeko organo eskudunaren erregistroan sartu zenetik hilabete igaro baita.

Halaber, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo, interesdunaren bizilekuaren arabera, hari dagokion Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Horretarako epea bi hilabetekoa da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 6a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala