Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4887

AGINDUA, 2015eko urriaren 19koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Bilbon (Bizkaia) dagoen «CPES Cruz Roja BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Bilboko «CPES Cruz Roja BHIP» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinean ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); urriaren 29ko 1397/2007 Errege Dekretua, Osasun-larrialdietako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (azaroaren 24ko BOE); martxoaren 2ko 69/2010 Dekretua, Osasun-larrialdietako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena (apirilaren 6ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2015-2016 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48003308

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: «Cruz Roja»

Titularra: Cruz Roja Española

Helbidea: Jose M.ª Olabarri, 6

Udalerria: Bilbao

Lurralde historikoa: Bizkaia

Baimena:

– «Osasun-larrialdiak» erdi-mailako heziketa-zikloa ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

Ikastetxearen osaera:

– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 4 unitate, 140 ikaspostu.

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ «Erizaintzako zaintza osagarriak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

○ «Osasun-larrialdiak» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Farmazia eta Parafarmazia» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Dietetika» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Laborategi klinikoa eta biomedikoa» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ «Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea» erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ «Gizartearatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hilabete biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 19a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala