Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2015eko azaroaren 16a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4884

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua 2014 uztailaren 16koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko uztailaren 16ko Aginduaren euskarazko testuan (2014ko abuztuaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 158. zk.). Agindu horren bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea / Instituto de Alfabetización y Reeuskaldunización de adultos (HABE) erakunde autonomiadunaren kontratazio-mahaiak sortzen dira. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2014/3594 (3/3) orrialdean, 2. artikuluan eta euskarazko bertsioan,

Honela dio:

«Kontratazio-mahaiak kide hauek izango ditu:

a) Lehendakaria: organismo autonomiadunaren arduraduna edo Hizkuntzaren Didaktikaren arduraduna izango da –bata zein bestea– kontratazio-mahaiko lehendakaria».

Honela esan behar du:

«Kontratazio-mahaiak kide hauek izango ditu:

a) Lehendakaria: organismo autonomiadunaren Kudeaketa-arduraduna edo Hizkuntzaren Didaktikaren arduraduna izango da –bata zein bestea– kontratazio-mahaiko lehendakaria».


Azterketa dokumentala