Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2015eko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

AHK.KOOP.E.
4302

IRAGARKIA, «AHK, Koop. E.» sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Indarrean dagoen araudia betez, jakitera ematen da, herritar orok jakin dezan, ezen, 2015eko uztailaren 22ko ezohiko batzar orokorrean aho batez erabaki zela «AHK, Koop. E.» sozietatea desegitea eta likidatzea. Horretaz gainera, likidazio-balantzea onartu zen, bai eta sozietatearen ondasunak banatzeko proiektua ere, likidatzaileak aurkeztutakoa. Kooperatiba-sozietatea desegin eta likidatzeari buruzko agiriak sozietatearen egoitzan daude, interesdunen eskura.

Oñati, 2015eko irailaren 21a.

Likidatzailea,

MIREN LUKENE ASTIGARRAGA GURIDI.


Azterketa dokumentala