Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2015eko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
4301

IRAGARKIA, B-2/2015-T zehapen-prozeduran, Osasun Saileko Bizkaiko lurralde-ordezkariak irekitakoan, eman den ebazpen-proposamena jakinarazteko dena.

Maria Marisol Rodriguez Peralta andreari –Bilboko Autonomia kalean (22 zk-an) dagoen «Bar The Gallery» establezimenduaren jabeari– ezin izan diogu ohiko moduan jakinarazi goian aipatutako ebazpen-proposamena. Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Honen arabera, jakinarazten zaio 2015eko irailaren 21ean instrukzio-egileak ebazpen-proposamena eman zuela, goian aipatutako zehapen-espedientean, osasun-araudiaren balizko arau-hauste batengatik (tabakoa) irekitakoan.

Legezko ohartarazpenak:

– Interesdunak hamabost eguneko epea du alegazioak aurkezteko; halaber, Osasun Saileko Lurralde Ordezkaritzan (Aholkularitza Juridikoan) –Bilboko Errekalde zumarkalea, 39 A (5. solairuan)–gordailatuta dagoen espedientearen edukia ezagutzeko, eta hartan dauden agirien kopiak eskuratzeko.

Hori guztia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratuz jakinarazten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Bilbao, 2015eko urriaren 2a.

Espedientearen idazkaria,

LEIRE BERGARA SAUTUA.


Azterketa dokumentala