Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

194. zk., 2015eko urriaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
4297

IRAGARKIA, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen ebazpen batzuk jakinarazteko dena.

Ondoren adierazten diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten diet Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeek euren eskabideen kontrako edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko, ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki dut, eskatzaile orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten.

Emandako ebazpenak aurkaratzeko, dagokion Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen idazkariaren aurrean idazkia aurkeztuko da, jakinarazpen hau egin eta bost eguneko epean, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, dagokion Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen egoitzan aipatu ebazpenen kopia jaso ahalko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Justiziako zuzendaria,

MANUEL VALÍN LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala