Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ANDOAINGO UDALA
4287

IRAGARKIA, Andoaingo Zarataren Mapa behin betiko onartu dela jakinarazteko dena.

Hirigintza: Andoaingo Zarataren Mapa behin betiko onartzea.

Udalbatzarrak, 2015eko irailaren 24an egindako bilkuran, Andoaingo Zarataren Mapa behin betiko onartu zuen.

Erabaki horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Bilboko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitara ematen den egunaren biharamunetik hasita.

Andoain, 2015eko irailaren 30a.

Alkatea,

ANA CARRERE ZABALA.


Azterketa dokumentala