Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
4286

IRAGARKIA, Honen bidez, espediente batzuetan Joko eta Ikuskizunetako zuzendariak emandako ebazpenak jakinarazten dira, Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeari buruzko azaroaren 10eko 4/1995 Legeari dagozkionak.

Ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren ondorioak izan ditzan. Horretaz gain, honako ohartarazpen hauek egiten dira:

1.– Ebazpenak ez du amaitzen administrazio-bidea; beraz, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Segurtasuneko sailburuordeari. Hilabete egongo da horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta hurrengoekin bat.

2.– Zehapen ekonomiko horren zenbatekoa ebazpenari erantsitako ordainketa-gutunaren bidez ordaindu ahal izango da; izan ere, honako hauek dira finantza-erakunde laguntzaileak: Kutxabank (BBK, Vital, Kutxa), Laboral Kutxa, Bankoa, BBVA, Santander, Sabadell Guipuzcoano, la Caixa eta Bankia. Orobat, ordainketa Internet bidez egin ahal izango da, helbide honetan: http://www.euskadi. net/nireordainketa

Hilaren 1etik 15era bitartean jakinarazten badizugu ebazpena, hurrengo hilaren 5era edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa. Jakinarazpena 16tik hilaren bukaera bitartean egiten badizugu, ordea, hurrengo hilaren 20ra edo hurrengo egun baliodunera arte egin beharko duzu ordainketa.

Gorako errekurtsoa aurkezteko hilabeteko epea isuna ordaintzeko epea baino geroago amaitzen bada, errekurtsoa aurkezteko epea amaitu ondorengo lehen egun baliodunera arte luzatuko da ordaintzeko epea, baldin eta ez bada errekurtsorik aurkezten, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru-bilketa Erregelamenduari buruzko abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44.3, 44.1 eta 44.4 artikuluekin bat.

Zehapenari dagokion zenbatekoa gorago adierazitako borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu-bidez ordainaraziko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1. artikulua betetzeko.

3.– Ebazpenaren testu osoa eskuragarri duzu honako helbide honetan: Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza, Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 29a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

AITOR MIKEL URIARTE UNZALU.


Azterketa dokumentala