Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
4283

IRAGARKIA, «Meteorologia-sentsoreen kalibrazioa» helburu duen zerbitzuetako administrazio-kontratuaren lizitazioa egiteko dena (Espedientea: M-166/15).

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: M-166/15.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Non gauzatu behar den: Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak adieraz dezan lekuan.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: hainbat irizpide.

– Prezioa guztira: 50 puntu.

– Entrega egiteko epe partzialak. Mantenimendukoek sentsoreak entregatzen dituztenetik, behin kalibraturik, berriro mantenimendukoenera ailegatzen diren arte: 10 puntu.

– Arloetariko bakoitzak proposatutako prozedurak. Arloetariko bakoitza arloko gehienez ere 4 punturekin baloratuko da. Irizpide honetan, gutxienez 14 puntua exijitzen dira, lizitaziotik baztertua ez izatekotan: 28 puntu.

– Plubiometroetako sistema bero-emailea berria diseinatzeaz eta martxan ipintzeaz proposamen-txostena: 7 puntu.

– Proposatutako lan-egitasmoaren egokitasuna (iritsiera-kontrola; halakorik bada, egokitzapenak; kalibrazioa...): 5 puntu.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 369.152,54 euro BEZa barne. Honela banatuko da urteka:

2015. urtea: 17.699,09 euro.

2016. urtea: 184.576,27 euro.

2017. urtea: 166.877,18 euro.

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2015eko urriaren 26a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

Sailkapena: ez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia- eta finantza-kaudimena:

– Egiaztatzeko moduak: azken hiru ekitaldiei dagokien negozio-bolumenari buruzko adierazpena (2014, 2013, 2012).

– Betekizunak: urteko 360.000 euroko edo gehiagoko negozio-bolumena egiaztatu behar da.

b) Gaitasun teknikoa edo profesionala:

– Egiaztatzeko moduak:

Azken hiru urteetan (2014, 2013, 2012) egindako zerbitzu edo lanik garrantzizkoenen zerrenda; horien zenbatekoak, egunak eta onuradun publikoak edo pribatuak jasoz. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako zerbitzuak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez.

Ingeniaritza teknikoaren edo goi-mailakoaren titulazio akademikoa, edo baliokidea, parte-hartzailea guztiena.

– Betekizunak:

Kaudimena egiaztatzeko, kontratu honetako helburu antzekoa duten hiru lan, gutxienez, eginda izan beharko dira.

Aholkularitza teknikoaren eta kalibrazioen ardura duen ekipoko kide guztien kualifikazio teknikoa, hain justu gutxienez ingeniaritza tekniko baten edo antzeko baten bidez (arlo industrialetan goi-mailakoa, ahal dela).

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2015eko urriaren 27a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula zehatzen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea), edo, bestela, epe barruan postaz bidali beharko dira, baina posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, aipatu egunetik hamar egun igaro eta eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintza ekonomikoa irekitzen denetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea:

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2015eko azaroaren 5a; eta «B» gutun-azala: 2015eko azaroaren 12a.

e) Ordua: 11:00etan eta 11:00etan, hurrenez hurren.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saila, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala