Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4282

HUTSEN ZUZENKETA, honako honena: 2015eko urriaren 1eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko diru-laguntzetarako deialdia egiten duena, 2015-2017ko aldirako.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.a) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, ofizioz nahiz organo edo entitate interesdunak eskatuta.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko urriaren 1eko Aginduan, zeinaren bidez deialdia egiten baitzen Euskal Kultura Ondarea babestu eta zaintzeko diru-laguntzetarako, 2015-2017ko aldirako (2015eko urriaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 189. zk.). Hori dela eta, zuzendu egiten dira:

2015/4176 (16/10) orrialdean, 18. artikuluan, a) letran.

Honela dioen tokian:

«a) Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean hasieran proposatutako zenbatekoa. Formula hau erabiliko da horretarako:

non,

Si = programa edo jarduera bakoitzari dagokion hasierako zenbatekoa.

Ei = Kasu bakoitzean hasieran proposatutako laguntzaren zenbatekoa.

Pi = Programa edo jarduera bakoitzari Batzordeak esleitutako puntuazioa».

Honela esan behar du:

«a) Hainbanaketa hori bi aldagai kontuan hartuta egingo da: lortutako puntuazioa eta kasu bakoitzean hasieran proposatutako zenbatekoa. Formula hau erabiliko da horretarako:

(Ikus .PDF)

non,

Si’ = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion zenbatekoa.

Ei = Kasu bakoitzean hasieran proposatutako laguntzaren zenbatekoa.

Pi = Programa edo jarduera bakoitzari Batzordeak esleitutako puntuazioa».

2015/4176 (16/11) orrialdean, 18. artikuluan, b) letran.

Honela dioen tokian:

«Baldin eta aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen batuketak aurrekontu-muga gainditzen badu, kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa formula honen bidez zehaztuko da:

non,

Si’ = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa.

D = Diru-laguntzaren helburu diren programa edo jardueren artean banatu beharreko zenbatekoa.

Si = Aurreko formularen arabera programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren hasierako zenbatekoa.

Honela esan behar du:

«b) Baldin eta aurreko atalean ezarritako prozeduraren arabera kalkulatutako zenbatekoen batuketak aurrekontu-muga gainditzen badu, kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa formula honen bidez zehaztuko da:

(Ikus .PDF)

non,

Si’ = Programa edo jarduera bakoitzari dagokion behin betiko zenbatekoa.

D = Diru-laguntzaren helburu diren programa edo jardueren artean banatu beharreko zenbatekoa.

Si = Aurreko formularen arabera kalkulatuta, programa edo jarduera bakoitzari dagokion diru-laguntzaren hasierako zenbatekoa».


Azterketa dokumentala