Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4281

EBAZPENA, 2015eko irailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, linea elektriko bat onura publikokoa dela deklaratzeko dena. Helburua da zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzea, honako inguru honetan: Laudio-Orozko 1. eta 2. zirkuituetan, 30 kV-ko linea elektrikoa, Orozkoko udal-mugartean.

ERREF.: L-8187 GHC/TLE.

ESP.: 48-AT-H-2015-25.

AURREKARIAK

1.– 2015eko maiatzaren 15ean, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U., enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikoko deklaratzea, linea horren zortasuna handitzearen eraginpeko ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; izan ere, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaldu nahi du. Halaber, enpresak dokumentazio egokia aurkeztu zuen Energia eta Meategietako zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betearazteko xedez, haren bidez xedatzen baitira zuhaiztietatik igarotzen diren tentsio handiko lineetarako berariazko betekizunak.

2.– Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan (2002-12-23ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan xedatutako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresaren eskaera hori jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2015eko ekainaren 4ko BAOn, 2015eko ekainaren 1eko EHAAn eta 2015eko ekainaren 7eko Deia egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

3.– 2015eko maiatzaren 27an, ofizioa bidali zitzaion Orozkoko Udalari, aipatutako jarduketaren iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan; halaber, eskatu zitzaien txostena egiteko, instalazioa onura publikoko deklaratzea egokia zen ala ez azaltzeko. Izan ere, berriro egin zitzaien eskaria 2015eko uztailaren 2an.

4.– Jendaurrean jartzeko ekainaren 10etik 26ra arteko epean –Orozkoko Udalak ziurtagiri baten bidez egiaztatuta-, ez da partikularren alegaziorik edo kexarik sartu, Orozkoko Udalak 2015eko uztailaren 10eko idatzian adierazi duenaren arabera.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Espedientean xedapen hauetan ezarritako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legea; energia elektrikoko instalazioen garraiorako, banaketarako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; nahitaezko desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan; eta goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko betekizunak xedatzen dituen Energia eta Meategien zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena.

Bestalde, ikusi da Bizkaiko Ordezkaritzaren 2015eko irailaren 30eko txostena.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren lehen xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat (2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau,

EBAZTEN DU:

1.– Berariaz deklaratzea onura publikokoa dela Laudio-Orozko 1. eta 2. zirkuituetako 30 kV-ko linea elektrikoaren inguruko eremua, zuhaitzik gabeko zerrenda zabaltzeko, honako zati hauetan:

(Ikus .PDF)

Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazio honek berekin dakar eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta haien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, 4/1999 Legean xedatutakoa betetzeko. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zena.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 30a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala