Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4280

1726/2015 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-probetarako epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Osasun Teknikari Espezialisten lanbide taldeko Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 28ko 1144/2015 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Osasun Teknikari Espezialisten lanbide taldeko Laborategiko Teknikari Espezialisten kategorian oinarri espezifikoak onartu dira.

Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatu behar du.

Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Lehenago aipatutako kategoriaren prozesuari dagokion Kalifikazio Epaimahaia izendatzea. Epaimahaikideak ebazpen honen I. Eranskinean zerrendatzen dira.

Bigarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko zaio Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

I. ERANSKINA

Epaimahaiburua:

– Titularra: Francisco Javier Pedrosa Rodero

– Ordezkoa: Miren Elisabet Barandiaran Bengoechea

Lehenengo epaimahaikidea:

– Titularra: Montserrat Domínguez Rubio

– Ordezkoa: Salvador León Redondo

Bigarren epaimahaikidea:

– Titularra: Ángel Palomares Casado

– Ordezkoa: Rut Carrillo Navarro

Hirugarren epaimahaikidea:

– Titularra: María Cruz González Palomino

– Ordezkoa: Ricardo Corres Medrano

Idazkaria:

– Titularra: Ana Luisa Martínez Alonso

– Ordezkoa: María Belén García Sobrón


Azterketa dokumentala