193. zk., 2015eko urriaren 9a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (222 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4278
1724/2015 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, hautatze-probetarako epaimahaia izendatzeko, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Diplomatu Sanitarioen lanbide taldeko Fisioterapeuten kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-probak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiaren maiatzaren 28ko 1142/2015 Ebazpenaren bidez, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan duen Diplomatu Sanitarioen lanbide taldeko Fisioterapeuten kategorian oinarri espezifikoak onartu dira.
Oinarri orokorrak onartu zituen Ebazpenaren 18. oinarrian zehaztutakoaren arabera, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendari Nagusiak hautaketa-probak kalifikatuko dituen epaimahaia izendatu behar du.
Adierazitakoagatik, langileen alorrean indarrean den legediak aitortzen dizkidan ahalmenez baliatuz, hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Lehenago aipatutako kategoriaren prozesuari dagokion Kalifikazio Epaimahaia izendatzea. Epaimahaikideak ebazpen honen I. Eranskinean zerrendatzen dira.
Bigarrena.– Ebazpen honek eman den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea.
Laugarrena.– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan lotura estatutario finkoa lortzeko hautaketa-prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu zituen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko maiatzaren 28ko 1135/2015 Ebazpenaren 21. oinarrian ezarritakoaren arabera, Ebazpen honen aurka gora jotzeko helegitea jarri ahalko zaio Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko urriaren 5a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
I. ERANSKINA
Epaimahaiburua:
– Titularra: María Carmen Rodríguez Rodríguez.
– Ordezkoa: Luis Ángel Gallo Estrada.
Lehenengo epaimahaikidea:
– Titularra: Miren Agurtzane Onaindia Gerricabeitia.
– Ordezkoa: Juan Luis Herrero Erquiñigo.
Bigarren epaimahaikidea:
– Titularra: Iñigo Arrizabalaga Elejalde.
– Ordezkoa: María Ángeles Lasarte Santa María.
Hirugarren epaimahaikidea:
– Titularra: Idoia Sukia Zilbeti.
– Ordezkoa: Mirian Córdoba Arbelaiz.
Idazkaria:
– Titularra: Carolina Santolaya Quinteros.
– Ordezkoa: María Lourdes Pérez Pacho.