Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4261

EDIKTUA, kargak kentzeko 704/2015 zenbakiko espedientearen ondoriozkoa.

ZITAZIO-ZEDULA

Beherago zehaztutako kargak kentzeko galdeginez, Jesus Juan Fernandez de Troconiz Crespo eta Maria Yolanda Iduya Eguiak eskatuta, kargak kentzeko 704/2015 espedientea bideratzen ari da epaitegi honetan, honako eskabide honekin: behean zehaztutako finka kargatzen duen karga kentzea.

Hiri-finka, 5. zk. 1.D, Vitoria-Gasteizen kokatua, Independentzia kalea 13; ehun eta zazpi metro eta laurogeita hamalau dezimetro karratuko azalera erabilgarria okupatzen duena.

Mugakideak: mendebaldean edo aurrealdean, Independentzia kalea; iparraldean, Independentzia kaleko 11 zenbakidun finka, Eugenio Fronda y Ruiz de Zarateren jabetzekoa; ekialdean, Pedro Larraure, gaur Enrique Suso Montoya jaunarena, eta patio mankomunatua; hegoaldean, patio mankomunatua, etxearen eskailera-kaxa eta solairu bereko ezkerraldeko lokal edo lonja.

Katastroko erreferentzia: 59-1401-162-9-1-2, 1. inskripzioa, 111 folioa, 4711 liburukia.

Honen bitartez, eta gaurko eguneko probidentziaz, Corona Tourman y Bolla andreari eta/edo bere kausadunei dei egiten zaie –kentzea eskatzen den kargaren titularra den aldetik– ediktu hau argitaratu eta hamar eguneko epean, Epaitegian ager dadin, bere ustez komenigarriak diren alegazioak egitera. Eta honako hau ohartarazten zaio: agertzen ez bada, zuzenbidez bat datorren kaltea izango duela.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 8a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala