Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
4255

EBAZPENA, 2015eko irailaren 23koa, Universidad del País Vasco-Euskal Herriko Unibertsitateko Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen arloko errektoreordearena, «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» tituluko ikasketa planean egindako aldaketak argitaratzeko agindua emateko dena.

Uztailaren 2ko 861/2010 Errege Dekretuaren bidez aldarazitako urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan, 28. artikuluan, zehaztuta dago prozedura egiaztatuta dauden ikasketa planak aldatzeko, eta Kalitatea Ebaluatu eta Akreditatzeko Estatuko Agentziaren (ANECA) komunikazioa igorri du adieraziz onartzen dituela «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» ikasketetako planean egindako aldaketak (Ikasketa plan hori Ministroen Kontseiluak 2011ko otsailaren 11n hartutako akordioaren bidez ezarri, eta 2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratu zen Unibertsitateen Idazkaritza Nagusiak 2011ko otsailaren 25ean emandako erabakiari jarraituz). Horrela, bada, horri guztiari jarraiki, ondokoa

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitara dadin «Unibertsitate masterra: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza» Euskal Herriko Unibertsitateko masterraren ikasketa plana, ebazpen honen eranskinean zehazten den bezala. Oraingo ebazpen honen bidez, beraz, masterraren aurreko ikasketa plana aldatzen da. Hura Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez argitaratu zen Estatuko Buletin Ofizialean 2011ko abuztuaren 23an, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2011ko irailaren 28an, zuzenketak argitaratu ziren ondoren, 2014ko apiliraren 24ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2014ko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian).

Ikasketa planaren aldaketa 2015-2016 ikasturtetik aurrera hasiko da ondorioak sortzen.

Leioa, 2015eko irailaren 23a.

Eskuordetzeaz (2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpena, 2013-02-13ko EHAA).

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA.

Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harreman Arloko Errektoreordea,

NEKANE BALLUERKA LASA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala