Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

192. zk., 2015eko urriaren 8a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4251

EBAZPENA, 2015eko irailaren 17koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinarekin, 2015eko ekitaldiari dagokionez, argitara ematen baita Emaitek Plus laguntza-programarako deialdia.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduaren bitartez, arautu egiten da Emaitek Plus laguntza-programa.

Aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, egoki da, 2015eko ekitaldiari doakionez, diru-laguntzetarako urteko deialdia publikoa egitea; eta, hartarako, beharrezko arauak ematea.

Horiek horrela, aipatutako aginduaren 11. artikuluan ezarritako eskumenaz baliatuz, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen helburua hauxe da: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko irailaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzetarako deialdia egitea, 2015eko ekitaldiari dagokionez. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da, zeinarekin Emaitek Plus laguntza-programa arautzen baita; izan ere, programa horren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Ikerketa Kooperatiboko Ikerketa Zentroak eta Teknologia Zentroen jarduera ez-ekonomikoa laguntzen dira. Hartarako finantziazioa esleituko zaie, betiere daukaten jarduera globalaren emaitzak aztertu eta ebaluatu ostean.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Deialdiko laguntzak finantzatzeko, 50.142.850,00 euro erabiliko dira. Erabilpen horrek bat etorri beharko du Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan, 2015eko ekitaldiari dagokionez, hartarako ezarritako aurrekontu-kredituekin. abenduaren 213ko 5/2014 Legaz onartu ziren aurrekontu horiek.

Agindu arautzaileko 2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, deialdiko aurrekontu-zuzkidura guztizkoa bi zenbateko bereizitan banatuko da:

● Foku anitzeko teknologia zentroentzako: 37.000.000,00 euro, eta kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Emaitzetara bideratutako zentro teknologikoaren modeloarekiko egokitzapen-gradua: 35.890.000,00 euro.

– 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 1.110.000,00 euro.

● Ikerketa kooperatiboko zentroentzako: 13.142.650,00 euro, eta kopuru hori, bestalde, honela zatitzen da:

– Emaitzetara bideratutako zentroaren modeloarekiko egokitzapen-gradua, 12.748.564,50 euro.

– 2020rako finkatutako adierazleen aginte-koadroaren helburuak lortzeko, zentroen jarduera-planak: 394.285,50 euro.

Eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan izanik eta haiek ebatzi baino lehen, zenbateko horiek aldatu ahal izango dira; betiere, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beste laguntza-programa batzuk exekutatu eta agortu gabe geratzen diren aurrekontu-baliabideen arabera. Aldaketarik izanez gero, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuneko sailburuordeak ebazpena emango du, aurreko guztiaren berri emateko.

3. artikulua.– Aginte-koadroaren helburuak, pisuak eta adierazleak.

2015eko deialdi honi dagokionez, Aginte-koadroko pisuak eta adierazleak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuko III. eranskinean jasotakoak izango dira; dekretu horren bitartez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sare arautu eta eguneratu egiten da, agente onuradunaren tipologia bakoitzerako. 2015eko ekitaldiko konplimendu-helburuak honako honetan ezartzen dira: agente onuradunaren tipologia bakoitzerako –20120rako– markatutako xedearen konplimenduaren % 70ean.

4. artikulua.– Eskabideak eta epeak.

1.– Eskabide-orriak eta behar diren ereduzko agiriak non eskuratu ahal diren; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Publikoaren helbide elektronikoan, laguntzetarako deialdia egin ostean (http://www.industria.ejgv.euskadi.eus).

2.– Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuaren erailaren 16ko Aginduko 12.3 artikuluan zehazten da erakunde onuradunek aurkeztu behar dituzten agiriak. Agindu horren bitartez, Emaitek Plus laguntza-programa arautzen da. K eta I atalen kasuan, 2015eko ekitaldiren denbora-tartea hartuko du. Emaitzetara zuzendutako zentro teknologikoari egokitzearena ebaluatzea 2014ko ekitaldiarekiko egingo da.

3.– Eskabideak eta gainerako agiri osagarriak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritza egokietan edo Sociedad para la Transformación Competitiva / Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea, S.A. (SPRI) delakoan aurkeztu beharko dira, zuzenena edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako bideetarik edozein erabiliz.

4.– Ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunena hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 2015eko azaroaren 9an (12:00etan) bukatuko da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA.

Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 17a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.


Azterketa dokumentala