Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

KONTUEN EPAITEGIA
4247

EDIKTUA, Kontuen Auzitegiko Epaiketa Sekzioarena, toki-sektore publikoaren arloan (Eribeko administrazio-batzarra), Araban, alkantzeagatiko C-227/15 itzulketa-prozeduraren ondoriozkoa.

Epaiketa Sekzioa – 3. departamentua.

3. departamentuko zuzendari teknikoak, zeina alkantzeagatiko C-227/15 itzulketa-prozeduran idazkaria baita, Kontuen kontseilariaren probidentzian 2015eko irailaren 22an erabakitakoaren ildotik, eta Kontuen Auzitegiaren funtzionamendua arautzen duen apirilaren 5eko 7/1988 Legearen 68. artikuluan 73.1 artikuluari dagokionez xedatutakoa betetzeko, honako hau

Jakinarazten dut: epaitegi honetan alkantzeagatiko C-227/15 itzulketa-prozedura bideratu da, toki-sektore publikoaren arloan (Eribeko administrazio-batzarra), Araban, Eribeko administrazio-batzarraren funtsetan ustez alkantzea izan delako.

Hori argitara ematen da, zertarako eta, kontabilitateko erantzukizunaren uziari eutsi edo horren kontra egiteko, legez gaituta daudenak autoetan azaldu eta, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bederatzi eguneko epean behar den eran pertsonatu daitezen.

Madril, 2015eko irailaren 22a.

Zuzendari teknikoa, prozedurako idazkaria,

FERNANDO DE LA CUEVA IRANZO.


Azterketa dokumentala