Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

LAUDIOKO UDALA
4246

IRAGARKIA, Laudioko zarata-maparen jendaurreko informazioa emateko izapideari buruzkoa.

Denon ezaguerarako jakinarazten da Udal honetako Udalbatzak, 2015eko irailaren 28an egin duen bileran, besteak beste, hartu duen erabakiko xedapenenen atala honako hauxe dela:

Lehenengoa.– Jendaurrean informazioa emateko izapidea abiaraztea Laudioko zarata-maparekin eta 2015eko abuztuaren 29an horri lotuta aurkeztutako dokumentazioarekin (sarrera-erregistroko 9053 zenbakia), azken argitalpenaren egunetik aurrera zenbatuta hilabetez, interesatuek dokumentazioa aztertzeko eta alegazioak egiteko aukera izan dezaten, adierazitako hilabeteko (1) epean.

Bigarrena.– Xedatzea dagozkion iragarkiak argitaratzea EHAAn eta ALHAOn eta adieraztea espedientea eta dokumentazioa egun baliodunetan eskuragarri eta ikusgai egongo direla 08:00etatik 14:00etara Udalaren Hirigintza eta Ingurumen Arloan (Herriko plaza, z/g – 3. solairua).

Hirugarrena.– Esanbidez adieraztea Udaletxean aurkezten diren alegazioak aztertu eta ebatzi ondoren, zarata-mapa onartu egingo dela eta arauzko diren argitalpenak eta jakinarazpenak emango direla.

Laudio, 2015eko irailaren 29a.

Alkatea,

JON IÑAKI URKIXO ORUETA.


Azterketa dokumentala