Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4240

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 28koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, enpresa bati Gipuzkoako Lan eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzaren zehapen-ebazpen bat jakinarazteko dena.

Adierazitako enpresari ebazpena berariaz jakinarazteko ahaleginak egin dira; baina, zenbait kausa direla-eta, ez da lortu jakinarazpena egiterik, eta dokumentazioa eskura dago Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan.

Hortaz, argitara ematen da iragarki hau, jendea jakitun izan dadin eta dagozkion ondorioak sor ditzan; betiere, bat etorriz arau hauetan ezarritakoarekin: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikulua, zehazki, Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak emandako idazketa duena, eta arlo honetan aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenak.

Zehatutako enpresari honako ohartarazpen hau egiten zaio: Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. Halako errekurtsorik ez badu aurkezten era eta epe egokian, zehapena ordaindu egin beharko du, hain justu ere Eusko Jaurlaritzaren Ordainketa Pasabidearen bidez, interneteko helbide honetan, datu hauek adierazita:

Interneteko helbidea: www.euskadi.net/nireordainketa

Bilketa prozedura kodea: 9050794

Erakunde igorlea: 04833001-522 L

Erreferentzia: 2015006300213

Identifikazioa: 251115

Zenbatekoa: 1.250 euro

Ordaintzeko azken eguna: 2015-01-30.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.


Azterketa dokumentala