Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4239

IRAGARKIA, 2015eko irailaren 28koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zeinaren bidez Etxebizitza Politikari buruzko urriaren 31ko 31/1978 Errege Lege Dekretua garatzen duen azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretua urratzeagatik jarritako zehapen-espedienteei buruzko ebazpenak jakinarazten diren.

Eranskinean jasotako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa bete dadin, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ondorengo ohartarazpena eta guzti:

Interesdunak Etxebizitzako Plangintzaren eta Prosezu Eragileen zuzendaritzan (01010, Vitoria-Gasteizko San Sebastian 1 kalean) agertu daitezke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen, eta zehapena nola ordaindu behar den eta zer epetan jakiteko; orobat, agertu, edo agertzen ez badira Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hilabete bateko epea izango dute Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko Etxebizitzako sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 28.

Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.


Azterketa dokumentala