Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4233

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 1023/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia - Zuzeneko Laguntza Zibila emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 1023/2014, adostasunik gabeko dibortzioa.

Demandatzailea: Ezequiel Tabero Amadori.

Prokuradorea: Juan Usatorre Iglesias.

Demandatua: Sonia Ruesgas Garcia.

Prokuradorea.

Judizio horretan, ebazpena eman da, eta honela dio hitzez hitz:

469/2015 epaia, 2015-09-07koa, DVC 1023/2014 prozeduran emana. Vitoria-Gasteizko 8 zenbakiko Epaitegian bideratu da prozedura hori, Ezequiel Tabero Amador-ek eskatuta, Sonia Ruesgas Garcia-ren aurka.

Sonia Ruesgas Garcia demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko irailaren 7a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala