Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
4229

EDIKTUA, behin-behineko neurriak hartzeari buruzko 32/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian bideratutako behin-behineko neurriak hartzeko 32/2015 zatian (behin betiko neurriak aldatzearen ondoriozkoak) autoa eman da aurtengo irailaren zortzian; Luis Angel Buisan Garzón interesdunak horren kopia bat eskura dezake bulego judizial honetan.

Jakinaraz bekio interesdunari ebazpen hau irmoa dela, eta ezin dela haren aurka errekurtsorik aurkeztu.

Eta Luis Angel Buisan Garzon demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko irailaren zortzian.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala