Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

191. zk., 2015eko urriaren 7a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
4228

EDIKTUA, 278/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 278/2014 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Mapfre Familiar, S.A.

Abokatua: Arturo Amadoz.

Prokuradorea: Nerea Ariño Delgado.

Demandatua: Construcciones Zgarieci, S.L.

Judizio horretan, epaia eman da 2015-06-24an, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Mapfre Familiar S.A.ren izenean eta ordezkaritzan Nerea Ariño Delgado prokuradoreak aurkeztu duen demanda, Construcciones Zgarieci, S.L. enpresaren aurka; horrenbestez, azken hori kondenatzen dut auzi-jartzaileari 500 euroko printzipala gehi zenbateko horrek PZLaren 576. artikuluan xedatutakoaren arabera sortuko dituen interesak ordaintzera.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik jarri.

Epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Construcciones Construcciones Zgarieci S.L. demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2015eko ekainaren 24a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala